Zer da Europako ELoGE zigilua?

Europako Kontseiluak (CoE) sustatutako zigilu bat da, gobernantza arloan bikaintasuna duten tokiko gobernuentzat.

Gobernantza onaren 12 printzipioetan oinarritzen da zigilua, eta tokiko gobernuen jarduera-eremuak jasotzen ditu, udal-kudeaketa eraginkor eta efizienterako, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren ikuspegitik.

12 printzipio horiek, era berean, 97 adierazletan banatzen dira. Adierazle horien bidez, parte hartzen duten gobernuek beren burua ebaluatu era zein egoeratan dauden egiazta dezakete.

Zergatik ELoGE?

Bizi dugun unea paradigma aldaketa argi bati lotuta dago. Pandemia, nazioarteko gatazkak, erronka handiak eta berehalakoak arlo digitalean, sozialean eta ingurumenekoan… mugarri horiek izugarri bizkortu dute tokiko gobernuek prest egon behar duten trantsiziorako bidea. 

Eta trantsizio-puntu horretara arrakastaz iristeko, beharrezkoa da erakundeek eraldaketa-prozesu bat gauzatzea. Eta hori da, hain zuzen ere, ELoGE-ren gakoa. 

ELoGEren abantailak

  • BARNE-EZAGUTZA: udal-gobernuariaukera ematen dio bere indarkuneak eta ahuleziak zeintzuk diren ezagutzeko, benetan hobetu behar diren aspektuetanahaleginak egiteko.
  • LANKIDETZA: udalek elkarrekin lan egiten dute eta Europako Kontseiluak bermatutako metodologiarekin koordinatuta egiten dute lan.
  • KONPARAZIOA: Oinarri komun batzuen aldean beste udalerri batzuekin konparatzeko aukera ematen du.
  • FLEXIBILIDAD: lan-tresna tokiko errealitatera eta unera egokitzen da.
  • JARDUNBIDE EGOKIAK: Tokiko jardunbide egokiak ikusgai jartzeko eta partekatzeko aukera ematen du.
  • BILAKAERA: Tresna ebolutiboa da, erabiltzen den heinean hobetzen doa, eta aldian-aldian eguneratzen da egungo unera, araudi berrira, gizartearen joera berrietara, etab.

Etengabeko hobekuntza

ELoGE zigiluaren metodologiaren oinarria etengabeko hobekuntza da.

Azken helburua da gobernantza onaren eremu guztiak hobetzen jarraitzea. Saria lortzea ez da helburu nagusia.

Kristalezko dodekaedroa

Zigilua kristalezko dodekaedro baten bidez irudikatzen da.

Alde bakoitzean gobernantza onaren 12 printzipioetako bat jasotzen da.