METODOLOGIA

Gure esperientziak bermatzen gaitu

Gure esperientziak metodologiaren ezagutzaile nagusi gisa bermatzen gaitu, eta gure lan egiteko modua, betiere Europako Kontseiluaren jarraibideekin bat etorriz, parte hartzen duten udalerrien errealitatera egokitzen da, prozesuan parte hartzen duten tokiko gobernuekiko hurbiltasunean eta laguntzan oinarrituz, hasieratik amaierara.

NOLA EGITEN DUGU LAN?

1. AUTOEBALUAZIOA

Udalerri bakoitza CoE-ren benchmark-aren bidez autoebaluatzen da (12 printzipiotan bildutako 72 adierazle)

2. INKESTAK

Udalerri bakoitzak inkestak egiten dizkie herritarrei, hautetsiei eta udal-langileei, autoebaluazioko informazioa egiaztatzeko.

 

 

3. PAREEN ARTEKO KONPARAZIOA

Edizioak hala eskatzen badu, parte hartzen duten udalerriekin saio bat antolatu eta dinamizatzen dugu, udalerri horiek elkarrekin alderatu, erantzunak argitu eta irizpide homogeneoak bilatzeko.

4. EMAITZAK

Autoebaluazioen eta inkesten emaitzak aztertzen ditugu, eta txosten bereziak prestatzen ditugu, konfidentzialak, parte-hartzeari buruzko datu nagusiak jasotzen dituztenak, bai eta hobekuntza-plan bat ere, parte hartzen duten gobernuek bikaintasunaren alde lan egiten jarrai dezaten.

GURE BALIO ERANTSIA

EGUNERAKETA

Edizio bakoitza hasi aurretik, eta Europako Kontseiluak proposatzen dituen adierazleei eutsiz, autoebaluzio-tresna eguneratzeko eta egokitzeko prozesua egiten dugu. Araudi berriak, aldaketa sozialek edo parte hartuko duten udalerrien idiosinkrasiak tresna etengabe berrikustea eskatzen dute.

PRESTAKUNTZA

Europako metodologian trebatzen ditugu, bai beren lurraldean proiektua bultzatuko duten erakundeak, bai bertako tokiko gobernuak. Gainera, parte hartzen duten udalerriak identifikatu ondoren, prestakuntza eskaintzen diegu bai kargu politikoei bai proiekturako izendatutako kargu teknikoei, haien parte-hartzea ezin hobea izan dadin.

LAGUNTZA IRAUNKORRA

Parte hartzen duten tokiko gobernu guztiei laguntzen diegu, prozesuaren hasieratik amaierara arte. Zure esku jartzen ditugu zure parte-hartzea arina eta probetxuzkoa izan dadin beharrezkoak diren baliabide guztiak.

EGIAZTAPENA

Autoebaluazio-prozesuaren ondoren, adierazle bakoitzean emandako ebidentziak banan-banan prozesatu eta eguaztatzeaz arduratzen gara, prozesua egiazkoa, objektiboa eta eskatzen duena izan dadin. Gainera, inkesketan herritarrei eta hautetsiei emandako erantzunak aztertzen ditugu.